Fama (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Fama jainkosaren irudia, bere tronpetarekin, Iruñeko Udaletxean. | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Fama edo Feme jainkosa, erromatar eta greziar mitologian ageri den pertsonaia da, fama edo ospearen pertsonifikazioa. Erromatarren bertsioan, Jupiterren mezularia da. Tronpeta jotzen ari den emakume hegodun baten gisa irudikatzen da[1].
Greziar mitologian, Gaia edo Elpis (itxaropena) jainkosen alaba gisa azaldu izan da. Zurrumurru eta esamesen hedatzailetzat hartzen zen: ospea, ospetsuak eta txutxu-mutxuak antzinatik elkarlotuta daudelako seinale.
Erromatar mitologian, Fama "zurrumurruaren" sinonimo pertsonifikatua zen batik bat. Virgiliok zioen mihi, begi, belarri eta luma asko zituen izakia zela.